Itxi

Urtarrilaren 7an

Iago Aspasek ez du Athleticen aurka jokatuko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Moañako aurrelariak hauntz-haustura du hankako bikiaren barnealdean Bartzelonaren aurkako partidan min hartu ostean. Celtak baieztatu duenez, lau edo bost aste inguru eman beharko ditu jokatu gabe.

Iago Aspasen artxiboko argazkia. EFE

Iago Aspasek ez du Athleticen aurka jokatuko urtarrilaren 7an talde zurigorriak eta Celtak elkarren aurka jokatuko duten lehian. Celtak baieztatu duenez, aurelariak hauntz-haustura du hankako bikiaren barnealdean Camp Nou zelaian Bartzelonaren aurkako partidan min hartu ostean. Talde galiziarraren hitzetan, lau edo bost aste eman beharo ditu Aspasek neurketarik jokatu gabe.

Moañako jokalariak hamar gol daramatza jada taldearekin. Camp Noun min hartu ostean egindako lehen probek aurreratu zutenez, tamalez, aurrelariak denbora tarte luzea eman beharko du lesionaturik datozen jardunaldiak harmailetik jarraituz.

 

Albisteak (1)

Bideoak (2)