Itxi

Lezaman

Athleticeko osasun-zerbitzuek jokalarien egoera fisikoa aztertu dute

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde zuri-gorriak saio bikoitza egin du igande honetan. Klubaren osasun-zerbitzuek frogak egin dizkie jokalariei, fisikoki nola dauden ikusteko.

Athleticen entrenamendu bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek lan-saio bikoitza egin du igande honetan Lezaman. Goizean, 10:30ean ekin diote entrenamenduari, eta, arratsaldean 18:30ean hasi dira lanean. Klubeko osasun-zerbitzuek frogak egin dizkiete jokalariei, fisikoki nola dauden ikusteko.

Gabonetako oporraldiaren ostean, hiru lan-saio egin ditu Athleticek. 2018ko azken entrenamendua astelehenean (abenduak 31) egingo dute, eta atseden eguna izango dute 2019ko urtarrilaren 1ean. Asteazkenean, urtarrilaren 2an, entrenamenduetara bueltako dira, 18:30ean.

Albisteak (3)