Itxi

18. jardunaldia

Athletic gaurko partida irabaztera behartuta dago

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zuri-gorriak garaipena lortzera behartuta daude gaur Celtaren aurka, izan ere, jaitsiera postuetan daude berriro ere, Vila-realek markatzen duen salbazio postutik puntu batera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek salbazioaren helburua lortzeko lehen azterketa garrantzitsua izango du gaur Celtaren aurka, 21:00etan, Balaidosen. Galiziako taldearentzat ere oso partida garrantzitsua izango da gaurkoa; izan ere, Bilboko taldea 5 puntura du Santander Ligan, eta Iago Aspas, taldeko jokalaririk garrantzitsuena, lesionatuta du.

Gaizka Garitanok lehen taldea zuzentzen duenetik zuri-gorriek ez dute oraindik porrotik izan, Gironaren aurka irabazi eta Alavesen eta Valladoliden aurka berdindu egin baitu. Estatistika guztiak alde batera utzi beharko ditu talde zuri-gorriak egoerari buelta eman nahi badio. Vila-realek Eibarren eta Real Madrilen aurkako partidetan lortu dituen berdinketen ondorioz, Athletic jaitsiera postuetan sartu da berriro ere, eta Valentziako taldea dago salbazioa emango lukeen azken postuan, 17.ean.

Lehiaketa Batzordeak Raul Garciari eta Yeray Alvarezi partida bateko zigorra jarri zienez, Balenziaga eta Nolaskoain Celtaren aurkako partidarako deialdian sartu ditu Garitanok. Gainera, baliteke Unai Nuñez, Iñigo Cordoba eta Markel Susaeta kapitaina hasierako hamaikakoan izatea.

Bestalde, Iago Aspas Camp Noun lesionatu zen, eta ezingo du ez gaurko partida ezta Celtak hilabete osoan izango dituen partidak jokatu. Beraz, Miguel Cardosok aldaketak egin beharko ditu goleatzailea ordezkatzeko.

Hasierako ustezko hamaikakoa:

- Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Cabral, Araujo, Junca; Okay, Jozabed, Lobotka, Brais Mendez, Boufal eta Maxi Gomez

- Athletic Club: Iago Herrerin; Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche; Dani Garcia, Beñat, Susaeta, Muniain, Cordoba; eta Williams

- Epailea: Martinez Munuera

- Zelaia: Balaidos

- Ordua: 21:00

Albisteak (2)

Bideoak (2)