Lagatzea konfirmatu da
Athletic Club: Iñigo Perezek Huescan jokatuko du lagatu gisa
Erredakzioa
Erdilari nafarrak ekainaren 30era arte jokatuko du Aragoiko taldean.
Iñigo Perez Athletic Clubeko jokalariak SD Huesca taldean jokatuko du lagatu gisa ekainaren 30era arte. Bi taldeek akordio batera heldu dira eta horrela nafarra bigarren mailan arituko da, minutuak jokatzeko asmoarekin. Lehen taldearekin bederatzi norgehiagoka jokatu ditu Perezek, bost pasa den denboraldian eta lau denboraldi honetan.
Bederatzi partida horietatik soilik batean jokatu du hasieratik eta Mallorcaren aurka gola lortu zuen, zuri-gorriek 3-0 gainditu baitzuten talde balearra.