Itxi

29. jardunaldia

BBVA Liga: Athletic-Vila-real, martxoaren 20an arratsaldeko 19:00etan

A.B.

Erredakzioa

Realak eta Osasunak etxetik kanpo jokatuko dute egun berean, igandean arratsaldeko 17:00etan. Gorritxoek Hercules izango dute aurkari eta txuri-urdinek Racingen aurka jokatuko dute.

Espainiako Futbol Liga Profesionalak jakitera eman ditu BBVA Ligako 29. jardunaldiko partiden ordutegiak. Hiru euskal taldeek martxoaren 20an, igandean, jokatuko dute.

Athletic-Vila-real partida San Mamesen jokatuko da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Realak Sardineron jokatuko du Racingen aurka eta Osasuna Alacanten ariko da Herculesen aurka. Azken bi partida hauek arratsaldeko 17:00etan hasiko dira.

Lehen Maila-BBVA Liga. 29. jardunaldia:

Martxoak 19, larunbata


18.00. Mallorca-Zaragoza
20.00. Bartzelona-Getafe
22.00. At. Madril-Real Madril

Martxoak 20, igandea


17.00. Sporting-Almeria
17.00. Hercules-Osasuna
17.00. Racing-Real Sociedad
17.00. Malaga-Espanyol
17.00. Deportivo-Levante
19.00. Athletic Club-Vila-real
21.00. Valentzia-Sevilla