Itxi

Elkarrizketa

Iñigo Martinez: 'Ez naiz egindako ezertaz damutzen'

eitb.eus

Leer en Castellano

Ondarroarrak Athleticeko egoerari buruz, VARari buruz eta Realetik irten zen moduari buruz hitz egin du Radio Euskadiko “Fuera de Juego” programan.

Iñigo Martinez. Artxiboko argazkia

Iñigo Martinezek urtebete beteko du urtarrilaren 30ean zuri-gorri moduan, eta, urtebetetze hori dela eta, Radio Euskadiko “Fuera de Juego” saioan elkarrizketatu dute. Ondarroarrak Athleticeko egoerari buruz, VARari buruz eta Realetik irten zen moduari buruz hitz egin du bertan.

27 urteko atzelaria irmo agertu da talde aldaketari buruz hitz egiterakoan: "Jokalari bat gustura ez dagoenean, errudunak ez direnekin ordaintzen du". Gainera, hartutako erabakia egokia izan zela eta ez dela inoiz damutuko adierazi du: "Athleticera etortzea zen aproposena, egin beharrekoa egin nuen".

Taldearen egoerari buruz, Gaizka Garitanoren agindupean lortutako emaitzekin pozik agertu da Ondarroakoa. Sistema aldaketarekin defentsak duen garrantzia azpimarratu du Iñigo Martinezek, eta babestuagoa sentitzen dela: "Defentsa on batekin emaitzak heltzen dira".

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)