Igandean, 19:00etan
Athletic-Vila-real: Txapeldunen Ligarekin amesteko azken aukera
Erredakzioa
De Marcosek Llorenteren ondoan joka dezake hasierako hamaikakoan eta David Lopez eskuineko hegalera itzuliko da. Talde horiak hiru puntuak behar ditu laugarren postuari eusteko.
Zuri-gorriek hiru puntuak nahi dituzte Garridoren taldearen aurka eta horretarako zaleen laguntza beharko du San Mamesen. Vila-real sailkapeneko laugarren postuan mantentzen da 51 punturekin eta garaipena lortzekotan Bilboko taldea 6 puntura jarriko litzateke. Gainera Athleticek ezin du kale egin, Sevilla eta Atletico de Madrid atzetik sakatzen ari direlako, seigarren postuaren bila.
Joaquin Caparrosek aldaketa batzuk egingo ditu hasierako hamaikakoan, eta badirudi Oscar De Marcos izango dela Llorenteren laguntzailea erasoan. Gainera, David Lopezek eta Pablo Orbaizek Susaetaren eta Gurpegiren lekuak har ditzekete hasieratik.
Garridoren mutilek, hiru puntuak behar dituzte taulako laugarren postuan jarraitzeko. Horretarako, talde horiak ez du Marcos Sennaren eta Angel Lopezen laguntza izango San Mamesen, lesionaturik baitaude. Gainera, zerrendatik at gelditu dira Nilmar, Cicinho, Joan Oriol eta Cristobal Marquez.