Itxi

66 urte zituela

'Txutxi' Aranguren hil da

Erredakzioa

Antza, bihotzekoak jota hil da Athleticeko jokalari eta entrenatzaile ohia.

Jesus ''Txutxi'' Aranguren hil zen astelehenean, antza bihotzekoak jota. Athleticeko jokalari eta entrenatzaile ohia Potugaleten (Bizkaia) jaio zen 1944. urteko abenduaren 26an eta lehen taldean 13 denboraldi jokatu zituen, (1962-1975). Bi Kopa irabazi (1968-1969 eta 1972-1973), 318 partida jokatu eta lau gol egin zituen. Sestao Sporten ere jokatu zuen.

1991-1992 denboraldian Athleticen lehen taldea zuzendu zuen (16 neurketa) Iñaki Saezen lekua hartuta. Logroñes, Sporting, Alaves eta Levanten ere entrenatzaile moduan aritu zen.

Bideoak (1)