Larunbatean Bilbon izango da
Celticek Eskoziako Ligako Kopa galdu du Rangersen aurka (1-2)
Erredakzioa
Nikica Jelavic bosniarrak luzapenean sartutako golak finala erabaki zuen. Larunbatean Athleticen aurka jokatuko du Celticek San Mamesen eta batutako dirua Bizkaiko taldeen artean banatuko da.
Rangersek Eskoziako Kopa irabazi berri du Celtic 1-2 mendean hartuta. Nikica Jelavic bosniarrak luzapenean lortutako golari esker nagusitu zen Rangers, Hampden Park futbol-zelaian.
Steven Davisek markagailua estreinatu zuen 24. minutuan eta banakoarena Joseph Ledlena izan zen. Luzapenean, Jelavicen golak neurketa erabaki zuen.
Azken minutuetan hamar jokalarirekin jokatu zuen Celticek epaileak Emilio Izaguirre kaleratu baitzuen. 27. kopa titulua da Rangersentzat- Celticek, ordea, hamalau irabazi ditu, azkena 2009. urtean.