Valentziaren aurka
Min hartu du Capak eta baliteke Mestallako neurketarako ez iristea
ERREDAKZIOA | AGENTZIAK
Jokalari zurigorria lesionatu egin zen taldeko entrenamenduan eta lesio arin bat du ezker hankako erdimintzezko muskuluan eta garapenaren zain dihardu.
Ander Capak min hartu du ostegun honetako entrenamenduan eta baliteke ignde honetako Valentziaren aurkako neurketarako ez iristea (20:45ean).
Athleticek argitaratutako mediku agiriari men eginez, eskuin hegaleko titularrak lesio arin bat du ezker hankako erdimintzezko muskuluan eta datozen egunetan lesioak erakutsiko duen garapenaren zain dihardu.
Igandeko neurketa honetan ez dira Aritz Aduriz ezta Iñigo Lekue izango ere, luzerako baitaude biak ala biak baitaude zelaietatik kanpo.
Lekue "bere lesioaren berregokitze prozesuaren azken txanpan dago, taldearekin lanean hasteko bidean".
Adurizek bestalde, "garapen oparoa duela dirudi bere eskuin belauneko lesioari dagokionez, eta 2-3 astetan azterketa mediku berriak egingo dizkiote bere garapena neurtu aldera".