Hileta elizkizuna
Agur beroa eman diote 'Txutxi' Arangureni Portugaleten
Erredakzioa
Hileta elizkizunera joan direnen artean Athleticeko presidentea den Fernando Garcia Macua, futbolari ohiak eta klubetako zuzendari ohiak izan dira. Zale ugari ere gerturatu dira.
Iragan astelehenean hil zen Jesus ''Txutxi'' Aranguren Athleticeko jokalari eta entrenatzaile ohiari agur beroa eman diote gaur Portugaleteko San Ignacio de Loyola parrokian egin den hileta elizkizunean.
Bertaraino gerturatu dira Athleticeko presidentea den Fernando Garcia Macua, futbolari ohiak eta Txutxi pasa zen taldeetako zuzendari ohiak. Zale ugari ere gerturatau da Portugaleteko parrokiara.
Txutxi Arangurenek 13 denboraldi eman zituen Athleticeko lehen taldean eta bi Errege Kopa (1968-1969 eta 1972-1973) irabazi zituen. Zuri-gorri moduan 318 partida jokatu zituen.
Entrenatzaile moduan Logroñes, Sporting Gijon eta Deportivo Alaves entrenatu zituen Lehen Mailan. Bigarren Mailako Levantaren entrenatzailea ere izan zen.