Itxi

Lagunartekoa San Mamesen

Guarrotxena eta Cerrajeria, Celtici aurre egiteko nobedadeak

Erredakzioa

Biak erdilariak dira. Guarrotxenak 18 urte ditu eta gazte taldean jokatzen du. Cerrajeriak, 21, eta Bilbao Athleticekoa da.

Iker Guarrotxena eta Galder Cerrajeria dira Celticen aurkako partidarako Caparros teknikariak eskainitako deialdiko nobedade nagusiak.

Guarrotxenak 18 urte ditu, gazte taldean jokatzen du eta erdilaria da. Galder Cerrajería ere erdilaria da, baina Bilbao Athleticen jokatzen du eta 21 urte ditu.

Deialdia osorik honakoa da: Iraizoz, Koikili, Amorebieta, Iturraspe, Gabilondo, Raul, Susaeta,Orbaiz, Gurpegi, Balenziaga, Aitor Ocio, Castillo, Diaz de Cerio,Ekiza, Guarrotxena (34 zenbakia) eta Cerrajeria (35 zenbakia).

Albisteak (2)