Itxi

Igandean, 14:00etan

Athleticek Getaferekin neurtuko ditu indarrak, Europa buruan duela

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lehoiek gertu dituzte Europan jokatzeko aukera ematen duten postuak, eta Txapeldunen Ligarako aukerak ere dituzte. Getafe dago Txapeldunen Ligako azken postuan, lau puntu gehiagorekin.

Athleticek eta Getafek Europan jokatu nahi dute. Argazkia: Efe.

Athleticek Getafen jokatuko du Europa buruan duela, azken asteetako emaitza onei esker. Gaizka Garitano entrenatzaileak kontratua urtebetez luzatu berri du, 16 partidatan 32 puntu lortuta. Bilbotarrek gertu dituzte Europako postuak.

Erritmo horrekin, Athletic Txapeldunen Ligan egongo litzateke Derioko entrenatzailearekin lortutako emaitzak bakarrik kontuan hartuko balira. Gauza sinesgaitza Garitanok taldea hartu zuenean: 14 puntu zituen orduan talde bilbotarrak, eta  jaitsieratik laura zegoen.

Baina bilbotarren erreakzioa ikusgarria izan da eta orain zortzigarren postuan dira, Europako postuetatik gertu eta Txapeldunen Ligan sartzeko aukerekin. Getafe da, hain zuzen, Txapeldunen Liga jokatzeko eskubidea ematen duen azken postuan, bizkaitarrek baino lau puntu gehiagorekin.

Bolada onari eusteko, Garitanok bi baja garrantzitsu ditu: Iker Muniain eta Ander Capa.



Ustezko hamaikakoak

Getafe: Soria; Damián, Djené, Cabrera, Antunes; Foulquier, Flamini, Arambarri, Portillo; Jorge Molina eta Jaime Mata.

Athletic: Herrerin; De Marcos, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Ibai, Beñat, San José, Córdoba; Raúl García eta Williams.

Epailea: González Gonzalez (Gaztela eta Leoneko batzordekoa).

Estadioa: Coliseum Alfonso Perez.

Ordua: 14:00h.

Albisteak (3)