Itxi

Gaur arratsaldean

Macuaren estatutuak aldatzeko proposamena bozkatuko da batzarrean

Erredakzioa

Badirudi bazkide konpromisarioek ez dutela estatutuen erreforma onartuko eta gehiengoak ezezko botoa emago duela.

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak klubeko estatutuak erroformatzeko proposamena zabalduko die bazkide konpromisarioei gaur arratsaldeko batzarrean. Hauek bozkatu egingo dute eta emaitzaren arabera estatutuak aldatu egingo dira edo bere horretan geratuko dira.

Fernando Garcia Macua presidenteak esan zuen "aldaketa txiki batzuk direla gaur egungo denborara egokitzeko". Baina, badirudi proposamen hau ez zaiela asko gustatu bazkideei.

Zuzendaritza Batzordean bertan ere badago ados ez dagoen direktiborik eta proposamen hau ez dela Zuzendaritza Batzorde osoaren gustokoa ere onartu dute. Badirudi, bozkaketan ezezkoa aterako dela eta ez direla erreformatu beharko estatutuak. Hala eta guztiz, batzarra bukatu arte, ezin ezer esan.


Albisteak (2)

Bideoak (1)