Kargatzen...
Itxi

Lesioa

Guruzetak haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan

Erredakzioa

Leer en Castellano

Gorka Guruzeta lesionatu egin zen Bilbao Athletic-Real Sporting B partidan, eta ebakuntza egin beharko diote, hautsita baitu eskuin belaunaren aurrealdeko lotailu gurutzatua.

Gorka Guruzeta, Sevillaren aurkako Errege Kopako partidan. Argazkia: EFE

Athleticeko jokalaria den Gorka Guruzetak min hartu zuen Bigarren B Mailako Bilbao Athletic-Real Sporting B partidan. Hasiera baten, eskuin belauneko entorsia zuela pentsatu zuten klubeko osasun-zerbitzuek, baina froga osagarriak egin ostean, eskuin belaunaren aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsita duela diagnostikatu diote.

Guruzetari ebakuntza egin beharko diote, eta datozen egunetan zehaztuko du Athleticek ebakuntzaren data zein izango den.


Albisteak (3)