Kontratua amaitu zaio
Alex Remirok agur esan dio Athletici
eitb.eus
Sare sozialetan kaleratutako idatzi baten bitartez egin du, 'gaur azken 10 urteetan nire etxea izan denari agur esaten diot'.
Alex Remiro atezainak eta Athletic Clubek ez dute akordiorik lortu eta jokalariak ez du bere kontratua luzatu eta Remirok agur esatea erabaki du gaur sare sozialetan kaleratutako idatzi baten bitartez.
Bertan, eskerrak eman nahi izan dizkie bere taldekideei 'oso zaila izan den urtean'.
Hoy me despido de la que ha sido mi casa durante estos últimos 10 años... pic.twitter.com/kG1vTfa3QV
— Álex Remiro (@alex13remiro) 22 de mayo de 2019