Cornella El Prat
Espanyol-Athletic (2-1): Merezitako porrota zuri-gorrientzat
Erredakzioa
Talde bilbotarrak elastiko berria estreinatu du, baina ezin izan du Espanyolen garaipena saihestu. Zuri-gorriak zazpigarren postuan dira eta hiru puntuko errenta dute zortzigarrenarekiko.
&' || 'nbsp;Athletic&' || 'nbsp;Clubek 2-1 galdu du&' || 'nbsp;Espanyolen aurka&' || 'nbsp;Cornella El&' || 'nbsp;Praten jokatutako neurketan. Lehenengo zatia bana amaitu dute&' || 'nbsp;(zuri-gorrien gola&' || 'nbsp;Susaetak egin du) eta bigarrenean Ivan&' || 'nbsp;Alonsok partida erabaki du.
Pablo Daniel Osvaldo izan da partidako protagonista nagusia. 36. minutuan gola egin du eta 76.ean pase bikaina eman dio Ivan Alonsori Espanyolen bigarren golean. Espanyol Europako postuetara hurbildu da irudi txarra eskaini duen Athletic garaituta.
Talde katalanak eraman du jokoaren ardura eta Susaetaren golak ez du bere nagusitasuna apurtu. Gorka Iraizoz ''perico'' ohiak Carlos Kamenik baino lan gehiago izan du. Caparrosek ez du asmatu Europa Leagueko aurkari zuzena bidetik kentzeko taktikarekin.
Osvaldok, 36. minutuan eta Athleticek atzealdean egindako zenbait hankasartzeren ondoren, Iraizoz gainditu du. Caparrosen jokalariek lo hartu dute. Athleticek jokoz kanpoko egoera eskatu du.
Pozak gutxi iraun dio, baina, Espanyoli. Susaetak gola egin du 42an falta jaurtiketa zuzen batekin. Atsedenaldia baino lehen, bartzelonarrek Ivan Alonsori egindako penaltia eskatu dute.
Bigarren zatian Llorenteren berdeguneratzeak ez du Athleticen arriskua handitu. Espanyolek izan du jokoaren ekimena eta bere jokalariek Osvaldo behin eta berriz aurkitu dute. Hala ere, Amat izan da aukerarik onena izan duena, baina Iraizozek bikain gelditu du bere jaurtiketa.
Ivan Alonsok bai, asmatu du ate aurrean. Cornella-El Prateko harmailak piztu ditu 76an Osvaldoren pase on bat sare barrura bidalita. Talde euskalduna ez da erreakzioa gauzatzeko gai izan. Llorentek ez du baloirik jaso eta Espanyolek hartu du baloiaren jabetza.
Fitxa teknikoa:
2 - RCD Espanyol: Kameni; Galán, Amat, Raúl Rodríguez, Chica; Verdú (David López, min.90), Javi Márquez (Rui Fonte, min.75); Luis García (Isaías, min.75), Iván Alonso, Callejón eta Osvaldo.
1 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Amorebieta, Castillo; Gurpegi, Javi Martínez, Iturraspe (Llorente, min.46); Susaeta, Muniaín (Ustaritz, min.65) eta Toquero (Orbaiz, min.58).
Golak: 1-0, min.36: Osvaldo; 1-1, min.42: Susaeta; 2-1, min.76: Iván Alonso.