Itxi

Denboraldi berriari begira

Martxan da San Mameseko animazio harmaila abian jartzeko prozesua

eitb.eus

Leer en Castellano

Ekimenak Behe Ipar Harmaileko 107 eta 108 blokeetako 1. eta 10. ilaren artean kokatutako bazkideei eragingo die, eta klubak zenbait proposamen prestatu ditu haientzat.

San Mameseko zelaiaren ikuspegi panoramikoa. Argazkia: Efe.

Behe Ipar Harmailan animazio gune berria eraikitzeko prozesua abian jarriko du Athleticek. Helburua San Mameseko giroari bultzada ematea eta Athleticeko zale gazteei bertan sartzeko erraztasunak ematea da. Asmoa, hutsik dauden jarlekuak eremu horretan biltzea da Gazte Abonoak dauzkaten zaleak bertan kokatzeko eta, datozen denboraldiei begira, animazioa sustatzeko.

Hasteko, 107 eta 108 blokeetan (atearen atzean) 1. eta 10. ilaren artean esertzen diren bazkideei ondorengo aukera hauek aurkeztuko dizkie klubak:

1. Gaur egun duten lekuan jarraitzea da, eremu horretan sartuko diren gazteen ondoan.

2. Estadioaren jarleku baliokide batera aldatzeko lehentasuna izatea hurrengo denboraldiari begira.

3. Jarlekuen aldaketa prozesuan lehentasunez parte hartzea hurrengo hiru denboraldietan zehar.

4. Behin betiko jarlekua aukeratu arte, Hego eraztunean kokatzea, prezio berezia ordainduta, hiru urteko epean, asko jota.


Klubak aipatutako bazkideei telefonoz deituko die hitzorduak adosteko eta kasu bakoitza banan-banan aztertzeko.

Era berean, Behe Ipar Harmaileko beste edozein bazkidek prozesuan sartzea eskatu dezake, eta kokapen berria aukeratzeko lehentasuna izango dute, antzinatasunaren arabera aukera.

Interesadunek 94 406 18 98 telefono zenbakira dei dezakete, 8:30etatik 14:30etara, edo harremanetan jarri Klubako web orrialdearen Bazkideen Txokoaren atalaren bitartez.

2019-20, 2020-21 eta 2021-22 denboraldietako eserleku aldaketen hurrengo prozesuei dagokienez, Behe Ipar Harmaileko bazkideek lehentasuna izango dute.