Larunbatean, 18:00etan
Athletic-Levante: San Jose eta Ibai Gomez, deialdiko aurpegi berriak
Erredakzioa
Ustaritz, Ocio, De Cerio eta Koikili deialditik at gelditu dira. Susaetak eritetxean jarraitzen du, berezko pneumotoraxa dela eta.
Mikel San Jose eta Ibai Gomez itzuliko dira deialdira Markel Susaetaren eta Ustaritz Aldekoaotaloraren lekuak hartuta. Levanteren aurka 19 jokalari deitu ditu Caparrosek, norgehiagokaren garrantzia handia baita. Zuri-gorriek Europarako postua ziurtatzea izango dute helburu, baina horretarako Luis Garciaren taldea gainditu beharko dute.
Utrerako entrenatzaileak jokalari bat deialditik kanpo utzi beharko du. Deialdia jokalari hauek osatzen dute: Iraizoz, Raul, Toquero, Amorebieta, David Loez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Iraola, Orbaiz, Gurpegui, Castillo, Javi Martiez, Muniain, Ekiza etako Vera.