Azterketak
Athleticeko jokalariak osasun-azterketak egiten hasi dira
Erredakzioak
Talde zuri-gorriak uztailaren 4an ekingo dio denboraldi-aurreari. Iñigo Martinez, Unai Nuñez, Unai Simon eta Oihan Sancet falta izan dira.
Athletic Clubeko lehen taldeko jokalariei, ostegunean hasiko duten denboraldi-aurreari ekiteko osasun-azterketak egin dizkiete astearte honetan. Iñigo Martinez, Unai Simon eta Unai Nuñez, eta Oihan Sancet falta izan dira.
Iñigo Martinezek Espainiako selekzioarekin jokatu zuen ekainean, eta oporretan da. 21 urtez azpiko Europako txapeldunak izan diren Unai Nuñez eta Unai Simon ere oporretan daude, eta Oihan Sancet 19 urtez azpiko selekzioarekin dago.
Azterketen barruan proba hauek sartu dira: analisi klinikoa, pisua, altuera eta pleguen balorazio zineantropometrikoa, bihotz eta birika-balorazioak geldirik, gehienezko esfortzu-proba laktatoekin, bihotzaren ekografia, muskulu-indarra neurtzeko balorazio isozinetikoa, eta azterketa biomekaniko podologikoa.
Klubeko mediku-zerbitzuaren arduradunek, Lekue eta Angulo medikuek, probak ikuskatu dituzte IMQ mediku aseguru-etxeko aditu eta profesionalekin batera.