Itxi

Lesioa

De Marcosek hilabete emango du jokatu gabe

Erredakzioa

Leer en Castellano

Oscar De Marcosek II graduko lesio arina du ezker orkatilan, eta lau aste egongo da jokatu ezinda.

Oscar De Marcos. Argazkia: EFE

Oscar De Marcosek min hartu zuen larunbateko Getaferen aurkako partidan, eta jokalari arabarrak hilabete emango du jokatu ezinda. Ondorioz, ez du jokatuko ostiraleko Realaren aurkako euskal derbia, eta gutxienez beste bi jardunaldi ere galduko ditu.

Athleticek jakinarazi duenez, "De Marcosek II graduko lesio arina du ezker hankako orkatilan, eta, lanera buelta lesioaren bilakaeraren araberakoa izango da". 

Albisteak (3)