Itxi

Euskal derbia, 22:00etan

Athleticek eta Realak indarrak neurtuko dituzte, San Mamesen

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Taldeak antzeko egoeran heldu dira gaurko euskal derbira; izan ere, biek lau puntu lortu dituzte Santander Ligako lehenengo bi jardunaldietan.

Oscar de Marcos baja da Realaren aurkako partidarako. Argazkia: EFE

Athleticek eta Realak bere indarrak neurtuko dituzte gaur, San Mamesen, intentsitate handiko euskal derbi parekatu batean. Izan ere, bi taldeek lau puntu lortu dute Santander Ligako lehen bi jardunaldietan.

Zuri-gorriek Bartzelonaren aurka lortu zuten garaipena, lehenengo jardunaldian, eta Coliseum Alfonso Perezen berdinketarekin konformatu behar izan ziren, Getaferen aurkako partidan. Garitanoren taldeak presioan eta defentsa irmo batean oinarritu du bere jokoa.

Athletic bere hamaikakoa aldatzera behartuta dago gaurkoan; izan ere, Oscar de Marcosek derbia galduko baitu. Hala ere, albiste on bat ere badute zuri-gorriek, Iñigo Martinez sendatuta baitago jada eta Realaren aurkako hasierako hamaikakoan izatea espero da.

Bestalde, Imanol Alguacilen taldeak ere lau puntu lortu ditu orain arte, Valentzia eta Mallorkaren aurka, eta gogor arituko dira San Mamesen garaipena lortzeko.

Lesioen inguruan, aldiz, Realak lesionatu bakarra du taldeak: Modibo Sagnan.

Horrenbestez, honako hau denboraldiko bigarren euskal derbia izango da, Osasunak eta Eibarrek jokatu zutenaren ostean.

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Unai Simon; Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri; Dani Garcia, Unai Lopez; Ibai, Raul Garcia, Muniain; eta Williams.

Reala: Moya; Zaldua, Zubeldia, Le Nomand, Aihen; Illarramendi, Merino, Odegaard; Oyarzabal, Janujaz eta Willian Jose.

Epailea: Estrada Fernandez.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20.00.

Albisteak (3)