Kargatzen...
Itxi

Santander LaLiga

Athleticek inoiz lortu duen puntu pilaketa handiena lor dezake

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Alavesi irabazten badiote, 11 puntu lortuko dituzte zuri-gorriek jokatutako lehen bost jardunaldietan.

Williams, Realaren kontrako derbian

Igande honetan San Mamesek denboraldiko bigarren euskal derbia hartuko du; arratsaldeko 18:30ean Athleticek eta Alavesek indarrak neurtuko dituzte.

Talde zuri-gorriak Alavesi irabazten badio, inoiz lortu duen puntu pilaketa handiena lor dezake: 11 puntu jokatutako lehen bost jardunaldietan. Garaipenak hiru puntu balio  duenetik (1995-1996 denboraldian) lortutako markarik onena izango litzateke garaipena erdiesten badute.

Gaizka Garitanoren gizonek, Sevilla, Real Madril eta Osasuna taldeekin batera, porrota zer den ez dakite oraindik. Athleticek Bartzelonari eta Realari irabazi die San Mamesen eta etxetik kanpo berdinketa lortu du Getafen eta Mallorcan.

Azken 25 urteetan lortutako markarik onena 10 puntu dira, 2009-2010 denboraldian Joaquin Caparrosen aginduetara lortutakoa eta 2013-2014an Ernesto Valverde entrenatzailea zela lortutakoa.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)