Larunbatean, 13:00etan
Athleticek Valentzia mendean hartu nahi du, ligan partidarik galdu gabe jarraitzeko
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrek Bartzelona, Reala eta Alaves gainditu dituzte etxean. Valentziak, aldiz, neurketa bakarra irabazi du aurtengo denboraldian.
Athleticek eta Valentziak indarrak neurtuko dituzte San Mamesen. Bilbotarrak bolada onean dira, jokatutako hiru partidak irabazi dituzte. Valentziarrek, berriz, ez dute etxetik kanpo punturik lortu oraindik.
Gaizka Garitanok etxeko partidak irabazten jarraitu nahi du, eta Valentzia San Mamesen galtzen duen laugarren taldea izatea, Bartzelonaren (1-0), Realaren (2-0) eta Alavesen (2-0) ostean.
Hiru garaipen horiei etxetik kanpo lortutako hiru berdinketa gehitu behar zaizkio: Getaferekin (1.1), Mallorcarekin (0-0) eta Leganesekin (1-1). Horri esker, bizkaitarrak sailkapenaren goiko partean dira, eta duela bi jardunaldi lider ere izan ziren, Butarquen Leganesen aurka jokatu aurretik.
Valentziari dagokionez, taldea estu eta larri da, Albert Celadesek Marcelinoren lekua hartu zuenetik jokatutako bederatzi puntuetatik bi bakarrik lortu ostean.
Ustezko hamaikakoak
Athletic: Unai Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Unai López; Larrazabal, Raúl García, Muniain; eta Williams.
Valentzia: Cillessen; Wass, Garay, Diakhaby o Paulista, Jaume Costa, Ferran Torres, Coquelin, Parejo, Guedes, Rodrigo yeta Maxi Gómez.
Epaileak: Mario Melero López (Andaluziako batzordekoa).
Zelaia: San Mamesen.
Ordua: 13.00etan.