Primera Iberdrola
Athleticek porrota jaso du Deportivoren aurka
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak 0-3ko emaitzarekin galdu du Primera Iberdrola Ligako laugarren jardunaldiko partida, eta hiru puntu bakarraik lortu dituzte posible zituzten hamabietatik.
Athleticek porrota jaso du Deportivoren aurka (0-2) Lezaman, Primera Iberdrola Ligako laugarren jardunaldiko partidan. Talde zuri-gorriak hiru puntu eta garaipen bat soilik lortu ditu denboraldiko lehen lau jardunaldietan.
Lehen zatia parekatua izan da, eta abaguneak ez dira azken txanpara arte iritsi. Neurketako 37. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Yulema Corresek Athleticentzat sartutako gola, jokalaria jokoz kanpo baitzegoen errematea egin duenean. Sei minutu beranduago, 43.ean, Deportivok aurrea hartu du Maria Mendezen golari esker (0-1).
Bigarren zatiaren hasieran, Andrea De La Nava Athleticeko atezainak Deportivoren gola eragotzi du. Partidako 52. minutuan, aldiz, Lucia Garciak neurketa berdintzeko aukera izan du, baina kale egin du Deporreko atezainaren aurrean. Athleticek berdinketaren bila jo du itsu-itsuan azken minutuetan, ez du gola sartzea lortu, eta Deportivok 0-2koa egin du Gabyren bitartez, partida erabakita utzita.
Fitxa teknikoa
0.- Athletic: Andrea de la Nava; Oihane (Moraza, 46. min), Valdezate, Gimbert, Ainhoa Álvarez (Jone Ibáñez, 56. min); Marta Unzué, Damaris; Cirauqui (Eunate, 56. min), Lucía García, Maite Oroz; eta Yulema Corres (Azkona, 56. min).
2.- Deportivo Abanca: Misa; Cris, Villegas, Nuria (Miriam, 87. min), María Méndez; Teresa, Iris, Alba Merino (Laura, 91. min); Michelle (Carlota, 81. min), Gaby eta Peke.
Golak: 0-1, 43. min: María Méndez. 0-2, 83. min: Gaby.