Celtaren aurka
Porrota jaso du Athleticek Balaidosen eta punturik gehitu gabe jarraitzen du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mugimendu eta joko handirik gabe neurketa jokatuko dute zurigorriek eta Celtak Galiziako zelaian eta norgehiagokako lehen eta gol bakarra Iago Aspasen eskutik iritsi da.
Your browser doesn't support HTML5 video.
Athleticek porrota jaso du Balaidosen eta punturik gehitu gabe jarraitzen du (1-0). Iago Aspasek egin du neurketako lehen eta gol bakarra. VARak gainbegiratu egin du gola ziurgabetasuna baitzen nagusi zelaian.
Escribak ohiko taldea aurkeztu duen bitartean, Garitanok Balenziaga eta De Marcos zelairatu ditu lehen hamaikakoan. Azken hau lesio batetik dator, hil eta erdi zelaietatik kanpo egon ostean, alegia.
Biek ala biek mugimendu eta joko gutxi erakutsi dute eta Athleticek apenas ez du aurkariaren zelaian aukerarik sortu.
Erritmo eta ezuste gutxirekin erasoan, talde galiziarrak kornerretik atera, Santi Minak buruz jo eta Iago Aspasek golean bilakatu du jokaldia. Epaileak ezeztatu egin du gola jokoz kanpo zela adierazita, baina VARak gainbegiratzean, Williams aurrean zegoela konturatu dira eta baiezkotzat eman dute gola.
Athleticek aldaketak egin ditu golari aurre egin eta markagailua iraultzeko asmoarekin, beraz, Garitanok Aduriz eta Larrazabal zelairatu ditu.
Hala ere, ez dute aukera handirik sortu 90. minutura arte non Balenziagak jokaldi arriskutsu bat egin duen berdinketaren ametsa egi bilakatu nahian, hala ere, amets hutsean soilik geratu da eta Athleticek galdu egin ditu zortzigarren jardunaldiko hiru puntuak.
Fitxa teknikoa:
1- Celta: Ruben; Hugo Mallo, Araujo, Aidoo, Olaza; Lobotka (Pape Cheikh, 82. min), Okay, Rafinha (Brais Mendez, 71. min), Denis Suarez (Beltran, 87.min; Iago Aspas, Santi Mina.
0- Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Balenziaga; Dani Garcia, Vesga (Larrazabal, 81. min); De Marcos (Sancet, 65. min), Raul Garcia, Muniain (Aduriz, 81. min) eta Williams.
Gola: 1-0 Aspas, 74. min