Itxi

Harrobiko taldeem maisu moduan

Julen Guerrero, Malagaren 'megaproiektu'ko kidea izatetik gertu

A.B.

Erredakzioa

Talde andaluziarrak harrobiko maisua izateko proposamena egin dio Athleticeko jokalari ohiari. Bizkaitarrari asko gustatzen zaio eskaini diotena.

Julen Guerrero Athleticeko jokalari ohia Malagak fitxatu dezake harrobiko mailetako maisu moduan. Malaga talde sendoa egiten ari da Lehen Mailarako izen handiko fitxaketekin, baina ez du harrobiko lana ahaztu nahi.

Harrobiko lanean laguntzeko Julen Guerrerorengan pentsatu du Malagak. Beheko mailetako maisua izatea proposatu diote eta asko gustatu zaio proposamena jokalariari. Guerrero Marbellan, San Pedro de Alcantarako herrian bizi da eta Malaga hiruburua etxetik gertu du, 60 kilometro ingurura. Guerrerok urteak daramatza gazteentzat futbol eskola bat sortu nahian Marbella inguruan, baina azkenean ez zuen eskola hura zabaldu.


Albisteak (3)