1-2
Hirugarren garaipena jarraian erdietsi dute zuri-gorriek Espanyolen aurka irabazita
AGENCIAS | REDACCIÓN
Athleticek garaipenaren lerrotik bideratu du Iberdrola Ligako ibilbidea. Lucia Garciak egindako bi golei esker 6. jardunaldiko hiru puntuak bere egin ditu.
Hirugarren garaipena jarraian erdietsi dute zuri-gorriek, Espanyolen aurka 1 eta 2 irabazita. Lehen zatia, ordea, markagailua aurkariaren alde zutela bukatu dute. Atsedenalditik bueltan, berriz, bigarren zati on bat egin eta Lucia Garciaren abileziari esker, irabazi egin dute norgehiagoka.
Partida hasi bezain pronto, zelaian agintzen saiatu izan da Athletic, eta Espanyolek ezin izan du zuri-gorrien defentsa lerro horiek gainditu.
43. minutuan, berriz, Ayaka abiadura bizian sartu da eta Maite Orozek falta egin dio. Epaileak penaltia adierazi du eta Del Estalek ez du hutsik egin. Arrisku handirik sortu gabe, baina Kataluniako taldeak neurketaren aurreneko gola egin du.
Hala ere, markagailua irauli eta Villacamparen jokalariek berdinketa soilik ez, eta garaipena ere erdietsi zuten bigarren zatian bi gol eginez; bata 53. minutuan, eta bestea, 73. minutuan.
Gauzak horrela, garaipenaren lerrotik bideratu du Athleticek Iberdrola Ligako ibilbidea.