Kargatzen...
Itxi

4-1 Lezaman

Athleticek Kodroren, Villalibreren eta Ibairen golekin Eibar gainditu du

eitb.eus

Leer en Castellano

Zuri-gorriek eta armaginek adiskidantzazko partida jokatu dute Lezaman.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athletic Clubek eta Eibarrek asteburu honetan Santander LaLigako jardunaldirik ez zegoenez lagunarteko partida jokatu zuten ostiral goizean Lezaman, ateak itxita.

Jose Luis Mendilibarren taldeak hartu zuen aurrea markagailuan Charlesen gol bati esker, baina Gaizka Garitanoren mutilek markagailua irauli zuten (4-1); golegileak Ibai, Villalibre eta Kodro (bi gol), izan ziren.

FITXA TEKNIKOA

Athletic Club: Herrerín; De Marcos, Nuñez, Yeray, Balenciaga; Vesga, San Jose, Unai Lopez, Lekue; Ibai eta Villalibre. Bigarren zatian: Kodro, Larrazabal, Guruzeta, Ganea eta Cordoba.

SD Eibar: Yoel; Correa, Burgos, Bigas, Tejero; Pedro Leon, Escalante, Edu Exposito, Inui; Quique Gonzalez eta Charles. Bigarren zatian: Miguel Marí, Ekhi, Cubero eta De Blasis.

GOLAK

0-1, 20. minutua: Charles

1-1, 27. minutua: Ibai

2-1, 33. minutua: Villalibre

3-1, 70. minutua: Kodro

4-1, 72. minutua: Kodro

Albisteak (3)

Bideoak (1)