Itxi

Ospe handiko teknikaria

Athletic: Marcelo Bielsa entrenatzailea da Josu Urrutiaren apustua

ETB

Uztailaren 7ko hauteskundeak Josu Urrutiak irabazten baditu, argentinarra izango da Athleticeko entrenatzailea.

Marcelo Bielsa. Argazkia: EFE

Marcelo Bielsak lan eskaintza asko izan ditu azken asteetan, baina Josu Urrutiak, Athleticeko presidentegaiak, egin dion proposamena onartu du. Euskal Telebistak entrenatzaileak Argentinan izan zuen laguntzaile min baten bitartez jakin ahal izan duenez, argentinarra izango da Athleticeko entrenatzailea, Urrutiak uztailaren 7ko hauteskundeak irabazten baditu.

Reala, Sevilla, Erroma eta Inter Milan saiatu dira azken asteetan Marcelo Bielsa fitxatzen, baina Rosarion jaiotako entrenatzaileari asko gustatu omen zaio Athleticen filosofia. Hartara, Josu Urrutiak egin dion eskaintza hauteskunde egunera arte erabat ziurra ez den arren, ez du presidentegaiarekin hartutako konpromisoan atzera egingo.

Hain zuzen ere, oraindik entrenatzailea izango den jakin gabe, Athleticen azterketa sakona egiten ari da: lehen taldeko eta harrobiko jokalariak ezagutzen ditu, eta Josu Urrutiak hauteskundeak irabaziz gero taldeko zuzendari nagusia izango denarekin, Jose Mari Amorrorturekin, hitz egin du dagoeneko.

Newell’s Old Boys taldearekin txapeldun izan zen eta Libertadores Kopako finala ere jokatu zuen. Gero, sei urtean Argentinako hautatzaile jardun zuen, eta Atenaseko Joko Olinpikoetan urrea lortu zuen. Azken lau urteetan Txileko hautatzailea izan da, eta Hego Afrikako Munduko Txapelketara eraman zuen talde amerikarra, aurreko bi Munduko Txapelketetarako sailkatu gabe izan ostean. Txile final-zortzirenetan egartu zen Munduko&' || 'nbsp;Txapelketatik at Brasilen aurka 3-0 galduta.

Albisteak (4)

Bideoak (1)