Itxi

Hauteskundeak

Athletic: Urrutiak Macuak baino 2.000 sinadura gehiago aukeztu ditu

Erredakzioa

Talde zuri-gorriko jokalari ohiak 7.100 sinadura inguru aurkeztu ditu eta Fernando Garcia Macuak 5.000 inguru. Asteazkenean hautagaiak ofizialki izendatuak izango dira.

Atzo bukatu zen Athleticeko Presidentetza eta Zuzendaritza Batzorderako hautagai zerrendak aurkezteko epea. Horretarako, gutxienez, 1775 bazkideren sinadura beharrezkoa da.

Josu Urrutia 12:30ean hurbildu zen Ibaiganera eta Fernando Garcia Macua, ordea, 21:10ean. Sinadura guztiak egiaztatu ondoren, asteazkenean aldarrikatuko dira hautagai-zerrendak. Hauteskundeak uztailaren 7an egingo dira.

Josu Urrutiak 7.100 sinadura inguru aurkeztu ditu eta Macuak 5.000 inguru.



Albisteak (2)

Bideoak (3)