Primera Iberdrola Liga
Athletic - Bartzelona partida San Mamesen jokatuko da, urtarrilaren 5ean
Agentziak | Erredakzioa
Erregearen bezperan jokatuko da goizeko 12:00etan. Bertan jokatuko duen hirugarren partida izango da emakumezkoen taldearentzat.
Primera Iberdrola Ligako hamabosgarren jardunaldiko Athletic - Bartzelona partida San Mamesen jokatuko dela, klubak baieztatu duen bezala.
Neurketa urtarrilaren 5ean, Erregeen bezperan, izango da goizeko 12:00etan. Bertan jokatuko duen hirugarren partida izango da emakumezkoen taldearentzat.
2019ko urtarrilean 48.121 ikusle bildu ziren Erreginaren Kopako partida ikusteko zuri-gorrien eta Madrilgo Atleticoren artean; bigarren aldia martxoaren 31an izan zen Primera Iberdrola Ligako Levanteren aurkako neurketa jokatzeko.
Beraz, egun sailkapeneko lehen postuan sendo dagoen Bartzelona hartuko du Athleticek giro ikusgarri batean.