Itxi

Primera Iberdrola

Athleticek puntu bakarra eskuratu du Sevillaren aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde zuri-gorriak golik gabe berdindu du (0-0) Lezaman, Primera Iberdrola Ligako 13. jardunaldiko partida.

Athletic Club - Sevilla partidako irudia. Argazkia: @AthleticClub

Athleticek golik gabe berdindu du (0-0) Sevillaren aurka Lezaman jokatu duen Primera Iberdrola Ligako 13. jardunaldiko partida. Ondorioz, 20 punturekin geratzen da talde bizkaitarra sailkapenean.

Talde zuri-gorria hobeto kokatuta egon da Lezamako berdegunean hasierako minutuetan, baina lehen abagunea Sevillak izan du 15. minutuan, Comettik langara bota duen erremate batekin. Hurrengo jokaldian etorri da Athleticen erantzuna, Cata atezainak gelditu duen Ainhoa Morazaren jaurtiketaren bitartez. Bi minutu beranduago, epaileak baliorik gabe utzi du Damaris Egurrolaren gola, Athleticeko jokalariak falta egin baitu errematatu aurretik. Yulema Corresek egin duen saiakera bat izan da lehen zatiko azken aukera.  

Bigarren zatia trabatua izan da, eta abagune gutxikoa. Athletic izan da gola bilatzen gehien saiatu dena. Hala ere, abagune guztiak erdiraketen bitartez etorri dira, eta zuri-gorriek ezin izan dute aurkariaren ate aurrean asmatu. Ane Azkonak kanpora bidali du errematea 55. minutuan, eta Yulema Corres ez da gola sartzeko gai izan 80. minutuan, Nekane Diezen pase bat jaso ostean.

Fitxa teknikoa:

Athletic Club: Andrea de La Nava; Moraza (Eunate, 46. min), Vanesa Gimbert, Andrea Sierra, Oihane; Azkona (Nekane, 70. min), Marta Unzue (Valdezate, 77. min), Damaris, Maite Oroz; Lucia Garcia eta Yulema Corres (Cirauqui, 90. min).

Sevilla: Cata Coll; Pancha Lara, Isabella, Bores, Aldana Cometti, Zdunek (Almudena, 89. min), Kalknor, Olga Carmona (Sabina Flores, 92. min), Raquel Pinel (Yanara Aedo, 77. min), Payne eta Karpova (Nagore Calderon, 70. min).

Albisteak (3)