Itxi

Igandean, 21:00etan

Athleticek 15 urte daramatza Santiago Bernabeun irabazi gabe

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Azken garaipena 2004-2005 denboraldian lortutako 0-2koa izan zen; Andoni Iraola eta Asier del Horno izan ziren golegileak.

Real Madril vs Athletic, ligako klasiko bat

Athletic Clubek Real Madrilen kontra jokatuko du igandean gaueko 21:00etan Santiago Bernabeu futbol-zelaian.

Talde zuri-gorriak duela hamabost urte ez duela irabazten zurien etxean; 2004-2005 denboraldian erdietsi zuten azken garaipena 0-2 irabaziz. Egun hartako golegileak bi defentsa izan ziren, Andoni Iraola eta Asier del Horno eta taldeko entrenatzailea egun Bartzelona zuzentzen duen Ernesto Valverde zen.

2005ko otsailaren 19 hartatik Athleticek partida guztiak galdu egin ditu eta gainera gol zaparradak jaso ere. Guztira 47 gol egin ditu Real Madrilek Santiago Bernabeun eta zuri-gorriek 12 besterik ez dituzte sartu.

Albisteak (4)