Itxi

Primera Iberdrola

Athletic burumakur atera da Madrildik (4-1)

eitb.eus

Leer en Castellano

Zuri-gorriek bi gol jaso dituzte lehen zortzi minutuetan, eta horrek aldapan gora jarri die partida.

Madrileko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: @AthleticClub

Athleticek ezin izan du punturik lortu Madrilen, Primera Iberdrolako 17. jardunaldian 4 eta 1 galdu ostean.

Neurketa lehen minutuetan okertu zaie bilbotarrei. Madrilek partida hasi eta 5 minutura egin du lehen gola, Antonia Da Costaren bitartez, eta hiru minutu geroago, zortzigarrenean, egin du bigarrena, Rita Chikweluren bitartez.

Partida aldapan gora jarri zaie zuri-gorriei, eta, are gehiago, 19. minutuan, Geysek etxekoen hirugarrena egin duenean. Ordu erdia bete aurretik, 3-0ko emaitza uzten aurka markagailuan.

Atsedenaldiaren aurretik, 34. minutuan, Luciak markagailuko aldea murriztu du, Madril taldeko atezainak egindako hutsa aprobetxatuta (3-1).

Bigarren zatian, Athletic bigarren golaren bila atera da, partidan berriro sartu ahal izateko, baina zuri-gorriek ez dute egunik onena izan. 85. minutuan, norgehiagokako azken gola egin du Laura Fernandezek, Geyseren abiadurari eta paseari esker.

Azkenean, 4-1 bukatu da partida, Madrilgo taldearen alde.

Albisteak (3)