Bigarren zatia
ETBko inkesta: Athleticeko bazkideek iritzia ematen jarraitzen dute
Erredakzioa
Atzo, Macuaren eta Urrutiaren artean berdinketa teknikoa dela erakutsi zuen. Gaurko alean, inkesta fitxaketei, egungo jokalariei eta San Mames Barriari buruz ari da.
Taldeko jokalaririk beharrezkoena aukeratzekotan, bazkideek bigarren tokian utzi dute Fernando Llorente eta ehuneko 46k Javi Martinez aukeratu dute. Bigarren postuan Llorente agertzen zaigu, ehuneko 29k uste dute aurrelaria beharrezkoena dela. Ehuneko 7 Muniainen aldekoa da eta Iraolak eta Gurpegik ere bazkideen atxikimendua jaso dute.
Bazkide gehienek, ehuneko 63k uste dute klubak ahalegin handia egin beharko duela Llorenteren kontratua luzatzeko eta 32k ezetz pentsatzen dute. Ander Herrerari buruz bazkideek aho batez esan dute fitxaketa komenigarria dela, 89,4k hain zuzen ere, eta 4,8k bakarrik diote ezetz. Ordaindutako diruaz galdetuta, ehuneko ia 65k arrazoizko kantitatea dela uste dute, 30k berriz ez dute horrela ikusten.
Fitxaketei buruz, Aritz Aduriz da bazkideen begikoena, ehuneko 49,6k horrela adierazi dute-eta. Ehuneko 18,3 Xabi Prietoren fitxaketaren aldekoak dira, 9.3k Mikel Arteta nahiko lukete, ehuneko 2k Raul Garcia eta 17k aurreo batere ez.
Bizkaiko jokalariei buruz, iritziak parekatuta daude, ehuneko 55 kezkatuta daude bizkaitar gutxi daudelako taldean eta 43k ez dute uste hori garrantzitsua denik.
Deigarria da bazkideek Jabo Iruretari buruz duten iritzia. 82k pentsatzen baitute klubean jarraitu behar duela, dagoen presidentea dagoela eta 9,5k bakarrik uste dute ez lukeela jarraitu behar. Kirol Zuzendariaz, ehuneko 49,6k uste dute kargu hori beharrezkoa dela, 35k ostera ez dute horrela ikusten.
Amorrortu Kirol Zuzendaria izatea gustatuko litzaiekeen ala ez galdetuta bazkideen ehuneko 54k baietz uste dute eta 28,6k ezetz. Eta azkenik, ehuneko 82 bat datoz San Mames Barriaren proiektuarekin. 9,5 berriz kontra.