Espanyolen aurka
Bosgarren partida jarraian berdindu du Athleticek Ligan (1-1)
Agentziak | Erredakzioa
Villalibrek egin du bilbotarren gola lehen zatian, zuri-gorrien nagusitasunaren ondorioz. Bigarrenean, berdinketa egin du Raul de Tomasek.
Espanyolek eta Athleticek bana egin dute RCDE Stadiumean jokatutako partida, Villalibrek eta Raul de Tomasek egindako golekin. Aukera gutxiko partida izan da eta ez bata ez bestea ez dira emaitzarekin gustura geratu.
Bilbotarrak aurretik jarri dira 12. minutuan. Villalibrek baloia kataluniarren atean sartu du, aurretik prestatutako jokaldi batean, korner baten ondorioz. Muniainek baloia Williamsi eman dio eta honek berriro Muniaini itzuli dio baloia, erdiraketa arean sartzeko. Villalibrek bere lehen gola egin du Lehen Mailan.
27. minutuan, lehoiak bigarrena sartzear izan dira baina Diego Lopezek bikain atera du eskua Yurik egindako jaurtiketa aldaratzeko.
Athletic jaun eta jabe izan da zelaian, eta Garitanoren jokalariek bigarren golaren bila jarraitu dute.
Bigarren zatian, gauzak ez dira lehen minutuetan asko aldatu, baina gola etxekoek egin dute. 64. minutuan, Raul de Tomas leku eta momentu egokian agertu da baloia Herrerinen atean sartzeko.
Bosgarren berdinketa jarraian da Athleticentzat Ligan. Espanyolek, berriz, etxean irabazi gabe jarraitzen du.
Fitxa teknikoa
1 - Espanyol: Diego López; Víctor Sánchez (Lluís López, 61. min), Bernardo, Cabrera, Dídac; Darder, David López, Marc Roca, Melendo (Embarba, 57. min); Calleri (Wu Lei, 83. min) eta De Tomás.
1 - Athletic Club: Herrerín; Capa, Yeray, Núñez, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Vesga, Muniain (Beñat, 82. min); Williams (Raúl García, 69. min) eta Villalibre (Kodro, 84. min).
Golak: 0-1, 12. min: Villalibre; 1-1, 64. min: Raúl de Tomás.