23. jardunaldia
Reala eta Athletic inoiz baino gogotsuago iritsiko dira derbira
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kopan Real Madril eta Bartzelona kanporatu ostean, Imanol Alguacil eta Gaizka Garitanoren taldeak elkarren aurka neurtuko dira igande honetan Reale Arenan.
Real Madril eta Bartzelona kanporatu ostean, Errege Kopako ustekabea izan dira Reala eta Athletic eta igande honetan, bi taldeak Donostian neurtuko dira, 14:00etatik aurrera. Ikusmin handiko derbia izango da, gizpuzkoarrak zein bizkaitarrak sailkapenaren goialdean baitaude, hiru puntuko aldearekin.
Nekatuta iritsiko dira ordea ostegunean Santiago Bernabeun (3-4) eta San Mamesen (1-0) jokatutako norgehiagoken ondoren, non azken minutuetara arte borrokatu behar izan zuten.
Aurreko astean, Donostiarrek Europako postuak utzi zituzten, Leganesen aurka galdu eta gero. Imanol Alguacilen taldeak azkeneko lau partidatatik hiru galdu ditu. Diego Llorente, Asier Illarramendi eta David Zurutuza lesionatuta daude eta Zaldua hamaikakora itzul daiteke.
Athletic bolada txarra darama ligan. Izan ere, 7 partida daramatza irabazi barik eta 21 puntu posibleetatik 5 lortu ditu bakarrik. Iñigo Martinez baja izango da zigorrarengatik eta beharbada Aritz Adurizek minutu batzuk jokatuko du.
Lehenengo itzulian, Athleticek 2-0 irabazi zion Errealari Bilbon.
LITEKEEN HAMAIKAKOA
Reala: Remiro; Zaldua, Aritz, Le Normand, Monreal edo Muñoz; Zubeldia, Merino, Odegaard; Portu, Alex Isak eta Oyarzabal.
Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray, Unai Nuñez, Balenziaga; Vesga, Unai Lopez; Lekue, Raul García, Ibai; eta Villalibre.
Epailea: Jose Luis Munuera Montero (Andaluziako komitea).
Zelaia: Reale Arena.
Ordua: 14:00.