4-6 aste bajan
Villalibrek gerrialdeko ornoko apofisian haustura du
eitb.eus
Klubak ez du esan zenbat denbora egongo den zelaietatik at, baina badirudi aste batzuk izango direla.
Gaizka Garitanok Asier Villalibre aurrelaria ordezkatu behar izan zuen igandean, San Mamesen, Osasunaren aurkako partidan.
Gernikako jokalariak gerrialdeko hirugarren ornoko ezkerreko zeharkako apofisian haustura du, eta, ondorioz, ez du gaur Lezaman egingo den entrenamenduan parte hartuko.
Klubak ez du esan zenbat denbora egongo den zelaietatik at, baina badirudi aste batzuk izango direla, lau-sei gutxi gorabehera.