Itxi

Primera Iberdrola

Athleticek puntu bat atera du Betisen zelaitik (2-2)

eitb.eus

Leer en Castellano

Andaluziarrak birritan jarri dira aurretik markagailuan, baina Damarisek eta Yulemak partida berdintzea lortu dute.

Athleticeko eta Betiseko jokalariak, partidako momentu batean. Argazkia: @AthleticClub

Athleticek eta Betisek bina egin dute Primera Iberdrolako 21. partidan, Sevillan.

Bilbotarrek ondo hasi dute partida, zelaian ederto kokatuta, baina lehen gola andaluziarrek lortu dute. 19. minutuan izan da eta gola Priscilak egin du.

Atsedenaldira arte ez da aparteko gol aukerarik izan, bilbotarrak berdinketa lortzen saiatu diren arren.

Bigarren zariaren hasieran, Yulemak aukera argia izan du banakoa egiteko, baina jaurtiketa langaren gainetik joan zaio.

Damarisek, berriz, ez du hursik egin handik 18 minutura, eta banakoa jarri du markagailuan. Baina pozak gutxi iraun die zuri-gorriei, Betisek 2 eta 1ekoa egin baitu lau minutu geroafo Abamen bidez.

Eta hiru puntuak Sevillan geratuko zirela zirudienean, Yulemak Athleticen bigarrena egin du, markagailuan binakoa ezarriz.

 

Albisteak (3)