22. jardunaldia
Baloiak ez du nahi izan Espanyolen atean sartu
EITB.EUS
Athleticek 0-0 berdindu du Kataluniako taldearen aurka. Ane Azconak bitan eman dio zutoinari.
Espanyolek, Primera Iberdrolako azkenak, Athleticen kontra puntu bat lortu du Lezaman (0-0), 22. jardunaldiko norgehiagokan.
Ane Azconak zutoinari bi aldiz eman dio, baina zuri-gorriek ez dute gola sartzea lortu.
Lehoiak Irene Ogizaren aldeko elastikoekin atera dira zelaira, A Coruñan lesionatu egin baitzen.
Athletic sailkapenaren bosgarrena da, 35 punturekin.