#etxetik
Athleticek prentsaurreko birtualak eskainiko ditu
eitb.eus
Lehenengoa Iñaki Williamsek eskaini zuen eta gaur Yuri Berchicheren txanda izango da.
Gaur egungo egoera dela eta joan den ostegunean Iñaki Williamsekin egin zuten bezala, Athletic Clubek prentsaurreko birtual bat antolatu du, non Yuri Berchicek komunikabideen galderei erantzungo dien, baita zaleek sare sozialen bidez bidaltzen dituzten galderei ere.
Talde zuri-gorriak bere web orriaren bitartez iragarri du ekimen berri hau eta bertan parte hartzeko, Twitterreko, Facebook eta Instagram kanal ofizialetan utz daitekeela galdera.