Itxi

Kontratua amaitzen zaio

Mikel San Joseren jarraitasuna, erabakitzeke

eitb.eus

Leer en Castellano

Ekainaren 30ean amaituko da bere kontratua eta Athleticen 'albisterik' ez du jaso.

Mikel San Jose, Athleticeko jokalaria

Athleticeko Mikel San Jose jokalariak ez daki datorren denboraldian talde zuri-gorrian jarraituko duen ala ez.

Erdilariak ez du klubeko mezurik jaso, 'albisterik gabe' jarraitzen du.

'Nire egoera ez da aldatu, klubaren zain nago, baina ez dut berririk jaso eta itxaroten nago', adierazi zuen nafarrak Radio Euskadin egindako elkarrizketan. 'Oso egoera arraroan nago, bizitzan aurrenekoz gertatu zaidana, baina ez diot buelta askorik ematen gaiari', argitu zuen.

Egoera oso berezia da. Covid-19agatik futbola eten egin da eta baliteke lehiaketa ekainaren 30a eta gero jarraitzea, beraz, nahiz eta kontratua eduki ez Athleticen  jarraituko luke San Josek.

Bideoak (1)