Athleticen aurkaria
Trabzonspor, zuri-gorrien aurkari ezaguna
Erredakzioa
2004-2005 denboraldian Bilboko taldeak turkiarrak kanporatu zituen Ernesto Valerderen gidaritzapean. Didier Zokora da taldeko jokalaririk ezagunena.
Trabzonspor talde turkiarra izango da Athletic Cluben aurkaria UEFA Europa Leagueko playoffetan. Zuri-gorriek 2004-2005 denboraldian jokatu zuten Turkiako taldearen aurka Ernesto Valverde entrenatzaile zelarik. Trabzonen, bizkaitarrek 3-2 galdu zuten, baina San Mamasen 2-0eko lortu zuen Athleticek.
Didier Zokora Sevillano jokalari ohia da momento honetan Trabzonspor taldeko jokalaririk ospetsuena. Erdilariak, Europan partida asko jokatu ditu eta Boli Kostako selekzioan ohikoa da. Gainera, Real Madrileko Altintop jokalariaren bikia da defentsako euskarririk sendoena. Entrenatzailea, Senol Gules turkiarra da eta talde osoko jokalariak hauek dira:
Atezainak: Bora S, Zeki Ayvaz, Tolga Zengin y Onur Kivrak
Defentsak: Ferhat Oztorun, Serkan Balci, Ondrej Celutska, Giray Kacar, Mustafa Yumlu, Tayfun Cora, Piotr Brozek, Arkadiusz Glowacki
Erdilariak: Sercan Kaya, Sezer Badur, Alanzinho, Aykut Akgn, Baris Atas, Gustavo Colman, Eren Albayrak, Burak Yilmaz, Didier Zokora, Adrian Mierzejewski, Baris Özbek, Engin Baytar.
Aurrelariak: Pawel Brozek, Paulo Enrique, Mehmet Çakir, Murat Tosun