Bigarren porrota jarraian
Sestao-Athletic, (2-1): Zuri-gorrien porrota Las Llanasen
Erredakzioa
Bielsak ez ohiko jokalariz eta jubenilez osatutako hamaikakoa zelairatu zuen eta 13 jokalari soilik sartu zituen deialdian.
Athletic Clubek 2-1 galdu zuen Sestao Riverren aurka Las Llanasen. Bielsak ez ohiko jokalariekin eta jubenilekin osatu zuen hamaikakoa eta aldaketa bakarra egin zuen; De Marcos kendu eta Seguin atera zuen. Hamahiru jokalari bakarrik eraman zituen.
David Lopezen gol batekin hartu zuen aurrea Athleticek markagailuan (0-1), baina bi minutu beranduago Sestaok 1-1ekoa sartu zuen Barronen bitartez. Bigarren zatian, Riverrek markagailua irauli zuen. 2-1ekoa Danik lortu zuen.
Fitxa teknikoa:
2.- Sestao River: Magunazelaia; Apraiz, Ibai, Eneko, Vega; Larrazabal, Izurza; Hernáez, Jokin, Barrón; y Sergio Martín. Bigarren zatian jokatu zuten: Alconero, Arrizabalaga, Igor Cuesta, Azpillaga, Jagoba, Mikel, Óskar Martin, Dani, Izeta, Unai eTA Vilarchao.
1.- Athletic Club: Raul; Ramalho, Ocio, Ustaritz, Saborit; Ruiz de Galarreta, De Marcos (Seguin, min.46); Susaeta, David Lopez, Ibai Gomez; eta Guillermo.
Golak: 0-1, min.13: David Lopez. 1-2, min.15: Barron. 2-1, min.65: Dani.
Epailea: Ricardo de Burgos.