17 urte
Williamsen anaiak Bilbao Athleticen jokatuko du
eitb.eus
Nico aurrelari indartsua da jokalariak berak iragarri du albistea sare sozialetan.
Nico Williams etorkizun handiko jokalaria da, Iñakiren anaiak 17 urte ditu, aurrelaria da datorren denboraldian Bilbao Athleticen arituko da.
2002ko uztailaren 12an jaio zen Iruñean eta bere adineko Espainiako Selekzioko talde guztietan jokatu du Nicok. Athleticeko gazte taldean aritu da aurten, Ohorezko Mailan jokatu du eta multzoko lehen postuan zegoen talde zuri-gorria COVID-19agatik liga eten zen momentura arte.
Nicok twitterren iragarri zuen berria, "denboraldia amaitu da. Pena handia izan da azken partidak ezin jokatzea, baina taldekide hauekin jokatu ahal izatea oso ona izan da niretzat eskerrak eman nahi dizkiet. Orain hurrengo denboraldian pentsatu behar dut, erronka handia izango da Bilbao Athleticen jokatzea".