2-3 gradukoa
Lekuek bihurritua du ezker hankako orkatilan
Agentziak | Erredakzioa
Athleticek publikatu duen osasun-parteak dioenez, Iñigo Lekuek "2-3 graduko bihurritua du ezker hankako orkatilan".
Iñigo Lekue Athleticeko jokalaria lesionatu egin da larunbat honetan talde zuri-gorriak Lezaman egin duen entrenamenduan. Futbolari bilbotarrak "2-3 graduko bihurritua" du ezker hankako orkatilan.
Athleticen osasun-parteak adierazten duenez, "Iñigo Lekuek 2-3 graduko bihurritua du ezker orkatilan. Egin zaizkion erradiografiek ez dute hezurrean lesiorik erakusten. Beharrezkoa izanez gero, proba osagarriak egingo dira datozen egunetan, mindutako gunearen balorazio zehatzagoa egiteko".
Hegaleko defentsa da Athletic lanera itzuli denetik (maiatzaren 10ean) lesionatu den lehen jokalari zuri-gorria. Bestalde, Athleticek Aritz Aduriz gabe ekingo dio ekainaren 8ko astean berriz abian jarriko den Santander Ligako azken txanpari, aurrelariak erretiroa hartu ostean. Bere kirol-ibilbideari amaiera ematea erabaki du Adurizek, aldakako arazoek hala behartuta.