Itxi

Pozik

Venezuelaren deia 'ilusioarekin' hartu du Amorebietak

Erredakzioa

Fariasek Ahleticeko jokalaria deitu du Venezuelako selekzioak Argentinaren aurka jokatuko duen neurketarako (irailaren 2an, Calcutan).

Cesar Farias Venezuelako hautatzaileak Athleticeko Fernando Amorebieta deitu du selekzioak Argentinaren aurka (irailaren 2an, Calcutan) jokatuko duen partidarako.

Atzelariak jokatzeko prest dagoela esan eta bere poztasuna iragarri du "Twitter"ren bidez. Cantauran (Venezuela) jaiotako jokalariak Venezuelaren "babesa eta interesa" eskertu nahi izan du.

Duela urtebete estreinakoz deitu zuen Fariasek Amorebieta, baina jokalariak ezin izan zuen Venezuelarekin jokatu Athleticeko nagusi ohien gomendioa jarraituz.