318 partida zuri-gorriz
Athletic Club: Pablo Orbaizek utzita jokatuko du Olympiakosen
Erredakzioa
Talde bizkaitarrarekin 2013. urtera arte du kontratua. Grezian Ernesto Valverde entrenatzailearekin eta Fran Yeste erdilariarekin batuko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Athletic eta Olympiakos akordiora iritsi dira Pablo Orbaizek utzita jokatu dezan denboraldi honetan talde greziarrean. Orbaizek 2013. urtera arte du kontratua Athleticekin eta Olympiakosen ariko da 2011-2012 denboraldian.
Greziako talde honetan 2003. urtetik 2005. urtera arte Athleticeko entrenatzaile izan zen Ernesto Valverderen aginduetara egongo da beste behin eta Fran Yeste erdilari eta taldekide ohi izandakoarekin ere batuko da bertan.
Orbaiz ez zegoen Bielsak baztertutako jokalarien multzoan, baina entrenatzaile argentinarrak esan zuen ez zizkiola ateak itxiko beste talde batera joan nahi badu. 'Tokia du taldean. Geratzen bada berarekin kontatuko dut eta joan nahi badu ez diot nik eragotziko', esan zuen Bielsak.
Pablo Orbaizek 318 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin. Horietatik 263 norgehiagoka Ligan, 39 Errege Kopan, 14 Europako lehiaketetan eta 2 partida Espainiako Superkopan.