Kargatzen...
Itxi

30. jardunaldia

Athleticek eta Betisek etenaldiaren osteko lehen garaipena behar dute

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Garitanoren taldeak lau partida daramatza galdu barik baina puntuak hirunaka lortu behar dituzte Europan jokatu ahal izateko. Betisen, berriz, Pepe Rubi entrenatzailea kolokan dago.

Ander Capa, etsita, lehen itzuliko partidan Betisek gola egin ostean. Argazkia: Efe.

Athleticek eta Betisek etenaldiaren osteko lehen garaipena bilatuko dute larunbatean San Mamesen. Zelai berrian jokatzen dutenetik, bilbotarrak beti gailendu zaizkie andaluziarrei. Betis egoera kezkagarrian da eta Joan Francesc 'Rubi' entrenatzaileak kolokan du entrenatzaile postua.

Aurreko bi partidak berdindu ostean, bizkaitarrek hiru puntuak lortu nahi dituzte zazpigarren postuagatik borrokatu ahal izateko. Etenaldiaren osteko bi berdinketen ostean, bost puntura dago postu hori, pandemiaren aurretik bezala.

Garaipena lortzeko, Atletico Madrilen aurrean iragan igandean emandako irudi ona errepikatu beharko du.baina banako emaitza gaindituta. Ondoren, bilbotarrek beste partida bat berdindu dute, asteazkenean Eibarren aurka jokatutako euskal derbia, hain zuzen.

Bi emaitza horiek kontuan hartuta, dagoeneko lau dira porrotik hartu gabe jokatutako partida. Garitanok jokalari onenak erabiltzea espero da, sei egunetan jokatzen duten hirugarren partida izan arren.

Betisi dagokionez, andaluziarrak bolada txarrean dira, jokatutako azken bi partidetan ez baitu garaipenik lortu: Sevillaren aurkakoa (2-0) eta Granadaren aurkakoa (2-2). Taldearen jokoak zalantza ugari sortu ditu eta ‘Rubi’ entrenatzailearen postua kolokan dago.

Sevillaren aurka, partida galtzeaz gain, irudi eskasa eman zuen taldeak eta Granadak, berriz, azken minutuetan berdindu zien norgehiagoka. Betisek ez duEuropan jokatzkeo aukerarik eta orain salbazioa lortzeko borrokatu behar du.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Unai Simón; Capa, Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Unai López; De Marcos, Raúl García, Muniain; eta Williams.

Betis: Joel Robles; Emerson, Mandi, Feddal, Pedraza; Édgar, Guardado; Fekir, Canales, Tello; eta Loren Morón.

Epailea: Valentín Pizarro Gómez (Madrileko Batzordekoa).

VAR epailea: Alejandro Hernández Hernández (Las Palmaseko Batzordekoa).

Estadioa: San Mames.

Ordua: 17.00etan.

Albisteak (3)